TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«EMAN NIRI ESKUA»
MALTZETA AITA-ALABAK
TRIKI ELKAR, 1996

 

BIRIBILKETA PAKE

Euskal Herrian ez degu falta

trikitixaren doinurik

soinu pandero ta abesti

danok gaude alaiturik

pozez ta alaitasunez

danon bihotza beterik

pakea ta alkartasuna

eskatzeu bakarrik.

Pakea ta alkartasuna

eta denon maitasuna

hori da guk nahi deguna ta

hori da behar deguna

hori egingo bagenduke bai

lortzeko askatasuna

Euskal Herrian betiko

behar gendukena.

(Musika eta hitzak: Juanito Maltzeta)