TRIKITI TESTUAK
|
«EMAN NIRI ESKUA»
UDABERRIKO EGUNSENTIA Abesten hasi ordua da ta abesten hasi gera gu zuen gustoko diralakoan guk behintzat hala nahi degu, danen gustoa egiten ere oso erreza ez degu ez dakit danen gustoa danik baina alegin eingo degu.
Hasi ba dantzan gazte maiteok argi ta garbi dantzatzeko alaitasunez txarkerik gabe hori da poza guretzako.
Udaberriko egunsentia ederra degu benetan kanpo guztia berde dago ta fruitu guztiak loretan, zer ikusteko ederrak diran egun ona dan goizetan zuhaitz guztiak berdez jantzita baso zelai ta mendietan.
Hasi ba dantzan gazte maiteok argi ta garbi dantzatzeko alaitasunez txarkerik gabe hori da poza guretzako.
Udaberria hain ederra da sentitzen bada barrundik txori guztiak kantari daude berak nahi duten lekutik, kukuak ere kantatzen dute zuhaitz arbolen puntetik udaberriko aro osoan gozatzen gera kantutik.
Hasi ba dantzan gazte maiteok argi ta garbi dantzatzeko alaitasunez txarkerik gabe hori da poza guretzako.
(Hitzak: Juanito Maltzeta Musika: Juanito Maltzeta / Mari Karmen Maltzeta)
|