TRIKITI TESTUAK
|
«EMAN NIRI ESKUA»
EUSKALDUNAK Gu euskaldunak gera bizitza osuan denok zergatikan ez gu geran moduan gero akordauko gera zer egin genduan saiatzen ez bagera behar dan orduan. (bis)
Ikusirikan hainbat nahi eta ezin euskera maite deunok ez gera edozin saiatuko bagina hitzez euskerakin danok bateratu ta danok alkarrekin (bis)
Danok senide izanda zertako banatu era hortan ezin leike euskera indartu gure hizkuntza garbi hau ikustea mutu beste bide batetik hobe deu saiatu (bis)
Hizkuntza garbiena guztien artean lorerik ederrena arantza tartean gure hizkuntza garbi hau hola ikustean gora Euskadi eskatzen deu ahoa betean (bis).
(Hitzak: Juanito Maltzeta Musika: Herrikoia / ]uanito Maltzeta)
|