TRIKITI TESTUAK
|
«EMAN NIRI ESKUA»
EUSKAL MENDIAK Euskal mendian dauden pago ta haritzak poztutzen gaituztenak euskaldun bihotzak nahi ta hostoak kendu neguko ekaitzak udaberrian berriz jazteko maiatzak (bis)
Mendiko iturritan edari freskua edari freskua ta osasunekua urik onena degu mendian sortua nahikoa edan eta mozkor gabekua (bis).
Euskal mendizaleak lan asko egiten du inun okerrik bada behar du zuzendu gurutze ta iturriak zuek ondo zaindu kristau jatorra denak hori egiten du (bis).
Euskaldunak euskera mingainaren puntan errekatxoak mur-mur mendi-txokoetan txoriak abeslari zuhaitz adarretan hori degu pozgarri euskal bihotzetan (bis).
(Hitzak eta musika: Juanito Maltzeta)
|