TRIKITI TESTUAK
|
«EMAN NIRI ESKUA»
HONDARTZA MENDI Gure Euskal Herriak hain zoragarriak hondartza ta mendi berdinik gabiak (bis) zeinek ez ditu nahi holako tokiak.
Guk nahi deguna da euskaldun lurrean bilatutzen degun lekuik onenean (bis) batzuk hondartzan da bestiak mendian.
Hondartzak badaude nahi duanentzako mendiak ere bai osasunerako (bis) nahi dunak nahi duna aukera baitago.
Udaran mendia maitatutzen dek nik ez nabil hondartzai ezer kendu nahirik (bis) segitu norberak nahi duen bidetik.
Zuhaitz ta belardi lorez beterikan erlek eiten dute bidai ederrikan (bis) ez deu ez izango ezti faltarikan.
Hau da bukaeran esan nahi deguna pakea izan deila eta maitasuna (bis) hori da danentzat desio deguna.
(Hitzak eta musika: Juanito Maltzeta)
|