TRIKITI TESTUAK
|
«EMAN NIRI ESKUA»
LEHENGO ERROMERITAN Gure gaztetako berri noa ematera auzo erromeritan ibiliak gera soinua jo ta dantzan haure zan aukera gero ilunabarrian neska laguntzera orduko giro haure nora jun ote da.
Erromerian dantzatu neska laguntzera hain neska politari gustora gainera besotik heldu eta lagundu etxera maitatutzen al nuen ein zidan galdera ni oso gustora naiz zu hala bazera.
Noiz ezkondu behar gendun ein zidan galdera zuk oindik hogei urte gazte xamar zera nik hogeita lau dauzkat badago denbora orain erromerira goazen dantzatzera hiru bat urtetara ezkonduko gera.
Oin festak eta dantzak ein behar ditugu utzi alkarrekin ezkondu maitasunez bizi elkarren maitasunari aldan dana eutsi haurrik izaten badeu bihar edo etzi ondo erakutsiaz maitasunez hazi.
(Hitzak: Juanito Maltzeta Musika: Herrikoia / Juanito Maltzeta)
|