TRIKITI TESTUAK
|
«EMAN NIRI ESKUA»
EMAN NERI ESKUA Eman neri eskua egin daigun dantza badakit nahi dezula ezetzik ez esan asko nahi didazula enteratu nintzari nik asko maite zaitut dudarik ez izan.
Hau da nere poza ta hau da txoramena bilatu detelako holako laguna garai batean asko pentsatzen ez nuna logratua dadukat desio nuana.
Doinu hau goraturik abesteko asmotan Euskal festa giroan arrai nahi det hortan mejikana tipoko doinu gozo honetan baietz esango diot irrifar gozotan.
Hitz baten edo bian esango det dana ezin barruan gorde gertatu zaidana hainbeste maite detan bihotzeko kuttuna tokatutzea neri holako laguna.
Enteratuko zera nik esandakuan agun hobeik ez dala neretzat munduan nere esanak hartu zuk orain goguan zurekin bizi nahi det bizitza osuan.
(Hitzak eta musika: Juanito Maltzeta)
|