TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«ARRASATE TRIKITIXA ESKOLA»
ARRASATE TRIKITIXA ESKOLA
AUTOPRODUKZIOA, 2003

 

AINGURA

Zatoz gure albora

gure itsasontzira

zure itzala ere

dantzan jartzera

Martxan den itsasontzia gara

bi lemazainen esanetara

aingura erantsia daukagu

makina-bat txokotara

Portu batean bidaiari bat galdu

ta beste batean bi hartu

barrenean daramagun doinuaz

dena ematen dugu

Somatzen gure zaparrada

San Pedrok zabaltzen du atea

ta Mauriziaren irrintziak

osatzen du kantua

Ai-eneka gabiltz dena astinduz

kolore guztiak dastatuz

festa usaina duen plazetan

gure doinuak azalduz

Musika eta Hitzak: Maixa Lizarribar

Trikia eta hotsa: Maixa Lizarribar

Ahotsa eta perkusioa: Ines Osinaga

Gitarra akustikoa: Manu Kastro

Baxua: Iosu Eizagirre