Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

URRUN

 

J.P. Arbelbide

Igandea edo jaunaren eguna, 1895

 

        Libertimendu gaxtoetarik aldiz, eta guziz dantzatik, Igandearekin are osokiago urrunt ditezela gazteak, ezen ardurako egunetan ere gaizki denaz geroz dantza, zonbatez ez da gaizkiago Jaunaren egun sainduan?

        Elizako Aiten arabera, deusere ez da hirriskutsuagorik dantza baino. Guziek, boz batez, arbuiatzen eta debekatzen dute libertimendu arimen galgarri hori.

        San Anbrosio, Elizako dotor eta argi handiak dio, dantza eta lohikeria elgarrekin dabiltzala. San Efrenek aldiz dio, dantza jende gazteen garbitasunaren hobia dela, zeruaren dolua, ifernuaren bozkarioa, debruaren balentria.

        San Anbrosiok dio oraino, ez dela dantzarat hurbiltzen jende ohorezkorik ez eta kontzientzia minbera duenik.

        Eta huna san Agustin handiaren hitzak: Hobe litake besta-igandetan lur iraultzen aritzea ezenez eta dantzan.

        Gizon girixtino onek eta egungo eguneko dantza itsusien berri ongi dakitenek goraki diote, begi garbiz ezin ikusiak direla. Bertzalde, aski dugu Ebanjelio sainduaren zabaltzea, eta han ikhusiko dugu eta mende guziak ikhusiko dute Jaundone Joani- Batistaren burua dantza baten eta dantzari lohi baten saria izan dela. Beraz, gazteak, urrun, urrun egon zaitezte libertimendu edo josteta galkhor hortarik bai-eta hori maite dutenetarik.