Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TXARTELTXOAK

 

Pako Aristi

Gelatxo, soinuaren bidaia luzea, 2001

 

        Garai hartan, leku askotan, erromeria tokiak subastan ateratzen ziren. Gehien ordaintzen zuenari ematen zitzaion plaza, eta dirua berreskuratu eta irabaziak edukitzeko txarteltxo batzuk eramaten zituen soinujoleak. Kolore ezberdinetakoak izaten ziren, eta zigilua jota egoten ziren. Mutilei jartzen zitzaizkien paparrean orratzarekin. Mutilek ordaintzen zuten, neskek ez. Euskal matriarkadoaren eraginik bazen oraindik urte haietan. Gu horregatik harritzen ginen tabernara neskekin sartu, hauek ordaindu, eta zaharrek aztoraturik zera aurpegiratzen zigutenean:

        —Hi, neskari utzi behar al diok pagatzen?

        (...)

        Zumarragako Santa Luzitan ere, Elgeta, Auntxa, Sakabi eta enparauak txartelak hartuta joaten ziren.

        Orio aldean gogoan du Pedrok ez zela txartelik izaten. Han izara moduko bat pasatzen omen zuten soinujolearentzat dirua biltzeko.