Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TXANBOLIN

 

Ramon Intzagarai "Elurmendi"

Argia, 1922, Otsaillak 19

 

        Ene Txanbolin, ¿zer dek? Aspaldiyan ez dek soñurik jotzen! Gaxo al ago? Ta Txanboliñek begirada goibela jaurti ziran, ta burua makur-makur egin-da, etzidan geyago begiratu. Egiyaz gaxo zegoen. Eskua dar-dar xamar zerabilkiyen, arpegiya ere sukartua bezela nabaitu niyon, ta Txanboliñen negar ta malkorik ez ikuste arren, itzuli joan nintzen. Ez nintzan, ordea, oso urrutira joan. Nengoen tokitik ederki ikusten nuen ta tinka-tinka begira jarri nintzayon. ¿Nola ez begiratu ainbeste maite nuen Txabolin? Amaika jauxka egin arazotako Txanbolin! Zer soñu ederrak jotzen zituen, ta luzeak! Gazteak nai bezela, gero ta geyagoko dantzan ler-ler egin arteraño. Ura zan gazteen sasoya! Izerdi patzetan gelditzen ziran, ttunttuna bukatzen zanean, ta oraindik ere beste joaldi bat eskatzen ziyoten Txanboliñi:

        —Jo Txanbolin, jo...

        Txanboliñen adorea joan da. Ez du lengo kemen ta gogorik azaltzen. ¿Zer gertatu ote zayo? Oraingo gazteak ez diyote lengoen arrera onik egiten, ta Txanboliñen biyotza osoro minkaztuta dago. Sartu dira, okerreko atetik, Euskalerriko auzo geyenetan beste soñu-jotzalleak, ta Txanbolin txokoratu egin dute.

        Soñu berri lardaska oyekin dantzarako taju gaiztoak badatoz, ta iñongo indarrik Euskalerrian baldin bada zer edo zer bultza ta uxiatzeko geyen geyeneko indar aundi bat euskaldun guziyok jarri genezake dantza ta soñu zabar oyen aurka. Bestela, gureak egin du.

 

* * *

 

        Txistua ta atabala eskuan zituela, negarrez bezela ikusten nuen Txanbolin. Mugarri batean ixiri-ta zegoen, ta noizean bein erri-alderontz begiraka. Erritik uxatu zuten, erdaldun baten aburuari gogo eman-da, ta ez txanbolin ta ez euskal-oitura zuen gauzarik, begi-aurrean ikusi nai etzuten.

        Erri artako iskanbilla, soñu ta zarata etziran noski bide zuzeneko santsoa.

        Gaztediya, karramarrua bezin astiro, dantzan zebillen, ta zangurruaren atzapar luzeak emakumeen gerriyetan lindirga, ageri ziran. Alkarren gainkako dantza zatarrak, autsa ta abarra, toki ertzi artan, barreyatu zituen, ta emakume gaxo ayek (enimez egiyazko gaxoak) lotza ta alke, iñoren ikusgarri, bildur izan balira bezela, begi, zudur, abo ta arpegiya kokotza baño berago eraman nai zituzten. Lotza, lotza, gaitz egin-da ere!

        Norbaitek Txanbolin aitatu, ta aitatu bezela txistu ta karraxirako ezetza agertu zan. Alkatiak Txanbolin erakarri nai zuen, euskaldun-antz ixpi bat oraindik bazuelako; bañan gabirabak bat batean bildu-ta, alkatia mokoka ebaindu nai zuten, Txanbolin ostera errira ekartzekoen gogo pitiñen bat aitortu zuelako.

        Gabiraba, beti pizti-txarra. ¿Zenbat euskaldun gabirau egin ote dira?

        Iduritzen zaye, beren griña txarrai esku eman ezkero, ez dala beste egitekorik. Lenengo egin bear dutena da: ez gabirautu, ez txori lapur izan. Onelako piztiyak aterpetzen dituen kabiya, laxter izango da noski danik ere gorotzik ustelena dakarren ukullu lizuna.

        Euskalerria txukundu nai degu. Krakarik gabe nai genuke.

 

* * *

 

        Ez lirake Euskalerrian dantza ta soñu lizunik izan bear.

        Bastanga danean, ondo ari ta larri ibiltzen gera, onelako edo alako ur txuriyen billa. Biztanle guziyak txertatu izan oi dira; bestela, gaitzaldi orrek toki, txoko ta bazterrak errez arrapatzen ditu-ta. Bastangaren kraka begiz ikusten da, ta orregatik noski ardura geyago jarri oi da, lenbailen sendatzeko. Orren zuldar-zuloak, zer nagagarriyak diran!... Bastanga dan tokira euli-mandoak joaten dira, senadunak ez.

        Euskalerriko auzo batzuek, musika ta jota dala, animako bastanga berengana daramate. Ontan ez dira senadunak.

        Bastangaren kalteko sendagillea, gure Txanbolin maitea, uxiatu dute. ¿Zergatik? ¿Zertan daukate berau, erritik urrin, mugarri baten ertzean ixirita? ¿Zer gaitz egin ote diye?

        Len oso maitatua zan Txanbolin: iñondoko bazter guzietan olako edo alako jayen poza eragiteko, Txanbolin bear. Udalak ere, elizarako, Txanbolin nai; apaizak, kalean barrena egin oi diran elizbiretako, Txanbolin opa. Jan aurrean, Txanbolin; ostean, berdin. Gaztediyarentzat ez da Txanbolin bezelako lagun ta adiskide obeagorik. Arren jolaspen, alaitasun ta sasoya sakel onenetik ateratzen daki, ta iñoizko aparren zipotzari, ez diyo txurriyatzen lagatzen.

        Txanbolin guziz ederki jantziya azaltzen da. Alkandora txuri, ezpartin txuri, lepo ta paparrean bera, txuri... txuri... txukuna da-ta.

        ¡Gora Txanbolin!