Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

MAGNETOFOIA BERTSOTAN

 

1970

 

Lazkao Txiki

        Euskal Herriak oraindik bazezkik

        bertso ta ohituren antsiak,

        batzuentazko nola diraden

        gauza onaren graziak.

        Zinta barnean sartu beharra

        gure kontu itsusiak,

        aparato hau asmatu zunak

        zeduzkak kulpa guziak.

 

Manuel Lasarte

        Aparato hau gorroto nun

        oso gaztea nitzala,

        hau sortu zunak merezi luke

        pixka bateko itzala.

        Ta ikusten det katxarro hauekin

        oso gaizki dabiltzala,

        gure bertsoak lapurtzen hemen

        fraile gaiztoak bezela.