Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

KRISTIANDADEAREN LOTSAGARRI

 

Frai Bartolo, 1816

 

        Olgueeta guztien artian lecuric zabalena ta cer pensau gueijeen daucana, da dantzia. Lenago, edo gueruago, modu batera, edo bestera, guichiago, edo gueijago dantzetan ezdan olguetiac, ezdauca gatzic, ezdauca gustoric. Orregaiti aimbeste gauza esan dira, ta escribidu dira, Moisen demporati ona dantziaren gainian. Batzuc lau ormaren artian sartuta, dantziac berezco izatian daucazan asmo utsai jarraituta, escribidu eveenac. Ta bestiac, guizonaren naturaleza jausijari beguiratuta, Evangelijoco espiritubagaz naasteco dantzia eguiten daveen moduban, esaminauta, eureen gainian verba eguin daueenac. Areec esan dauee: dantzia berez ezdala pecatu. Ta bestiac: dantzia berez pecatu izan ez arren, eguiten dan moduban, ta naturaleza jausijac guizon, ta emacume naaste eguin leijan moduban, pecatu dala, edo pecatuco ocasino urrecua dala.

        Menturaz ezda Cristandade guztian dantza desonestubagoric, ta lotsa guichiagocoric eguiten egun arguiz, euscal errijetan baino. Jazo leiteque au, gueure eusqueran casic ezer bere escribiduta ezdagualaco dantza galduben gainian. Bada izanic euscal errijetaco gentia cristinautasun andicua euren tratu, artu emon ta eguitade guztietan, dira chito nasaijac euren olganzaco dantzeetan.