Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

HORIEK BAI MULTIKULTURAL ETA MULTIETNIKOAK

 

Gari Araolaza

Sustatu.com, 2002-01-31 10:44

 

        Kaxiano, Gelatxo eta antzerakoak... Horiek bai izan zirela aintzindari, mestizaia eta multikulturalismoa defendatuz oraindik komertziala ez zenean. Infernuko auspoa jazzarekin uztartuz, jazbana eta saxofoiaren bidez...

        Orain modan dagoen mestizaia eta world-music horretan lan zailagoa egin zuten musikari hauek, fandango, arin-arin eta kalejirak tango eta pasodobleekin nahastuz.

        Oraingoek ez dute hainbeste merito, telebistan munduko edozein tokitako gauzak entzun eta ikus bait daitezke, eta erraz kopiatu eta aldatu gurera.