Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

HAN LIBRE ZELAKO

 

Iñigo Aranbarri

Sakabi, soinu txikiaren handitasuna, 2003

 

Nekazari giroan arrakasta lortzen ari zen soinuaren kontrako kanpainan, txistua baino, eliza izan zen nagusi, ordea. Azkoitia-Azpeitietan,  gerraostean trikitixa Gipuzkoan sendoen errotu zen inguruan, galarazia zegoen baltseoa. Hor dira herriaren gogoan gelditu diren hamaika pasadizo. Madariagan, trikitilariak Azkoitia partean dantza lotua jotzen, eta aguazila agertzen zenean Elgoibar partera jendea dantzara, han libre zelako. Antzera Aizpurutxon ere, Azkoitia eta Bergara arteko mugan. Pulpitoetatik aurreko astean dantzan aritu ziren gazteen izenak ematen ziren. Trikitilarien gurasoek, semeak soinua uzten ez bazuen, haren arima ez ezik etxekoena ere galduko zela iragartzen zieten gutun anonimoak jasotzen zituzten...