Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

HAMASEI URTE UTZITA

 

Landakanda

Mielanjel Haranak eta Josu Landak elkarrizketatua

Argia, 1983

 

        Ni hasi nintzen hamahiru urte inguru horretan, nere kisan etxean. Lehengusu bati aditu nion panderoa jotzen eta "ederra da" eta pixka bat ikasi nuen neure eran. Gero hamabost urte nituela ikusi nuen beste bat. Eibarren bizi zena. Arruabarrena. Oso ona zen panderoa jotzen. Hura ikusi nuenean zoratuta gelditu nintzen eta "neuk hasi behar diat", eta hasi egin nintzen ikasten.

        Gero, etxean ez ziduten uzten panderoa jotzen ibiltzen, panderista denak golfoak izaten zirela, eta, ezin inora joan panderoa hartuta. Holaxe etxetik aldegin eta beste baten panderoa hartu eta, erromeriren batetan jotzen banuen, eta horrela ibiltzen nintzen. Gero, soldadukatik etorri ninizenean, joan hehar genuen Maltzetarekin, beste lagun bat dultzina jotzen zuena, eta ni panderoa jotzekotan. Ba, etxean, panderoa hartu gabardinaren atzean gordeta eta han nekarren. Eta halako batean, panderoak "kik!" egin zidan eta esan zidan arreta batek "Orain ere horrekin hoa, ibiliren batean formalduko ahal haiz behintzat!". Esandakoan kristorena iruditu zitzaidan, baina... Donostira joan eta egin genituen "anteronak", eta atzera buelta etxera, eta gero ez zuten uzten, eta utzi egin nion. Eta handik, berriz, panderorik hartu gabe, 16 bat urte igual gero.

        Berrogei urterekin hasi nintzen berriro.