Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

GAZTIAC, CETAN EDO ATAN OLGAU BIAR DAVEE

Frai Bartolo, 1816

 

        Zazpigarren lecuban dinue dantzaarijac: Gaztiac cetan, edo atan olgau biar daveela. Verbeeta onec utseguite bi daucaz. Bata da: Gaztiac cetan edo atan olgau biar daveena. Ezda au eguiija. Eguiija da, nos bait olgueetia naturaleciac escatutén davena. Baita, cetan edo atan olgau leitequiana bere, bai zaarrac, ta bai gaztiac, bai Prailiac, ta Monjaac bere. Au esanda gueratu da leen. Baina olgau biar dana; edo, gaztiac, olgau biar daveena, ez deuscu inoc eracusten. Ezdogu iracurten Jesucristo olgau zanic. Ez da Ama Virginia olgau zanic bere. Ezda San Juan Bautista olgau zanic bere. Santubac ez cirian, dantzariac uste daveen moduban olgau. Ta inos olgau batzirian alan, ez Santu zirianian. Contuban jausi zirianeti aurrera, negar mingoch asco eguin eveen, alan olgau cirialaco. Madalena bat, Maria egiciaca bat, San Agustin bat, San Andres Corsino bat, San Abertano bat, ta beste asco dira onen testigubac. Bautismo Santubac ez guenduban aguindu olgueetia. Ezbada, mundubaren, araguijaren ta diabrubaren contra beti pelietia. Ezdeuscu Evangelijuac aguinduten, olgueetaco. Ezbada, gau ta egun contuban egoteco, arerijuac artu ez gaizan. Gueratu bagaric, oracinoia eguiteco, tentacinoian jausi ez gaitezan. Pecatuco ocasinoeti, ta peligruti igues eguiteco, bertan galdu ez gaitezan. Gorputzari gurarijac ucatuteco... Penitencija eguiteco... Curutziari jarraituteco... Au da aguinduba. Au da, biar dana. Ez olgueetia. Gentiac cetan edo atan olgau biardau; edo, gentia cetan, edo atan olgau bagaric egongo ezda, penseetia, Erregue, Aguintari, edo Legueguin batentzat ondo da. Cristinau bacocharentzat, ta arimia salveetaco, ez olgueetia, ta penitencija eguitia oba da.

        Bigarren uts eguitia da: Gaztiac cetan, edo atan olgau biar daveela, ta, piestaac, erromedijac, biguiraac, ta saraubac ontzat, emotia. Oneen contuban: Gaztiac cetan, edo atan olgau biar davee; ta, olgau biar daveen ezquero, olgau leitequeez pecatu eguiten. Olgau biardaveen ezquero, ezda pecatu izango, nescaac, ta mutilac gau, ta egun naaste dantzan, nai daveen moduban ibiltia. Olgau biar daveen ezquero, ezda pecatu izango, leen esan dan desonestidade guztia esatia, eguitia, entzutia, icustia, goguan erabiltia, ta nai izatia. Gaztiac olgau biar davee; ta, olgau biar daveen ezquero, ezda pecatu izango, pecatu eguiten olgueetia. Guc au esatia, nai-leuquee Dantzazaliac. Nai leuquee, gaztiac cetan, edo atan olgau biar daveela, ta, licencija emon daquijuen, piestaric piesta, erromedijaric erromedija, biguiraric biguira, sarauric sarau, ta dantzaric dantza nesca, ta mutil, guizon, ta andra naaste alemanijeen guisaan luxurijotsu ibilteco. Edo, verba baten esateco, nai leuquee, licencija emon daquijuen, Jaungoicuaren legue santuba austeco. Edo, esan daquijen: Pecatu eguitia ezdala pecatu. ¡Oh, madaricatubac, dino Spiritu Santubac, gauza onari chaarra, ta chaarrari ona esaten deutseenac.