Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

DANTZIAREN DESPEIDAAN

 

Frai Bartolome de Santa Teresa, 1816

 

        Dantziaren despeidaan, edo amaijan ascotan, edo gueijeenian, mutila dua, dantzan erabili daven nesquiagaz, ta dagoz alcarregaz beste dantzara artian, endamas bere devocinoecua bada, prutia, edo erroscaac artuta. Areec dantzaan berotuta, carinua alcarri eracutsita, dantzara eruan daveelaco, nesquiac mutilari esquer ona carinoz emonda, bacarrian cer esango daveen, ta cer iragoco daveen, pensau begui, alaco ordubeen barri obeto daquijanac. Avemarijeetan gueratu dedilla tambolina. Ez, gueratu oidalaco piesta egunic erdijeetan, ta guichijagotan bere. Baina izan dedilla alan. Bada despeidaco gentiaren urteneria da guztien aazcarrija. Guztiac dacuseela, ta dantzubeela, eguiten dira urtenera ziquin atan nesqueen, ta mutileen artian, noc nori asco ez daquijala naastian, tocamentu loijac, oratute loijac, mosuca loijac, escuca loijac, pecaturaco convit erabaguijac, ta beste luxurijaren asmuac topau dituban, ta esan leguizan verdequerija altubac, clarubac, ta zatarrac. Nesca batac egiten dau garraasi bat. Bestiac silijo bat. Bestia asarratuta, asten da lotsagalduco diadarca. Bestiac bardin eguiten deutsa bidao bat, oratu deutsan mutilari, edo guizonari, orducua ija guztizcua dalaco. Alan duaz plazati echeruz aldi baten naastian, ta morduan ajuica, diadarca, barreca, ta oratuca, luxurijaren pestia, ta atsa darijuela, bacocha bere laguna gana, ta bidera batu artian. Echia urrinago dauqueenac, urteten davee, oidanez, leenago plazati. Urraago dauqueenac, berandubago. Baina gavac ordubac emonda bere, ez dira palta, ez plazaan, ta ez bideetan nescaac, eta mutilac. Piestati echeruz nequez dua inor bacarric, ordirenbat ezbada. Gueijenian nesca bat, ta mutil bat alcarri escuti, edo samati oratuta. Edo nescabat mutil biren erdijan; edo mutil bat nesca biren erdijan, alcarri dautseela, esandan moduban. Ta gueijeenac, aurrecuac ondorenguai, ta ondoric duazanac, aurrerago duazanai, burla desonestubac alcarri eguiten. Nesca bat, mutil bat albuan ezdavela, piestati echera nequez. Areec bidian illunian (bada avemarijeetan tambolina ixildu zanian, plazati urten eveen leenenaz) edo legua bat bidian, edo legua erdijan, edo gueijaguan echeetara artian cer eguin aldaguijeen, amar urteco umiac bere baquijee.