Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

¡DANTZA LOTUA!

 

Argia, 1923

 

        Erri on, zintzo, garbi eta zorioneko agintaria al zera? ¿Nai al dezu zure erri ori gaiztotu, euskal oitura eder garbik galdu, loikeria eta zikinkeria besterik ez dagona ipiñi, eta negar asko egiñ arazi, eta itz batean esateko, erri zoritxarreko bat egin? Edozein aitzakirekin musika jarri edo ekarri zazu, edo beintzat dantza lotuan ibiltzen utzi zazu, ardandegiak eta billera txarrak Jainkoak dakien arte irikita eukitzen utzi, baño gero, etzaitezela arritu zeren mendeko askorekin batean, mundu au uztean, Jainkoak, zu eta zere mendekoak gogor zigortzen bazaituzte betiko zoritxarrekoak egiñaz.