Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

¿CER DIRIAN ERROMEDIJAC?

 

Frai Bartolo, 1816

 

        Dantza zaleen urten erai, edo argumentubai erantzutera orduco, pensau dot, erabagui biar ditudala, cer dirian Erromedijac, Biguiraac, ta Saraubac. Oneen ondoric eranzungo jacue erabatera guztien erraparubai.

        Erromedija gaiti ezda emen beste gauzaric aituten; ezbada promesaren, Santubaren, edo Santiaren achequijagaz ervestera juanda, errico, ta ervesteco guizon, emacume naaste vidian, ta erromedijaco lecuban eguiten daveen piestia, ta dantzia. Erricuentzaco da piesta eguna, ta ervestecuentzaco Erromedija eguna. Erromedija batzuc eguiten dira Errijetaco Eleiseetara. Baina gueijeenac basoco, edo mendiren bateco Ermitara. Nic incentau bagaric, daqui gentiac ondo, onetarico Ermita asco dagozana Vizcaijan, ta Provincijan. Ta urrin Errijetati legua ascuan gentia juan oidana erromedijara piesta egunian. Ermiteetaco Erromedijac nos asi zirian, cegaiti asi zirian, ta dagozan tercijora celan etorri dirian, esatia, sail luciagua da, ta orain paltaric eguiten ezdavena.

        Esaten da bada: Tambolinagaz piestia, ta naasteco dantzia eguitendan erromedijara, dantzan naaste eguitera, olgueetara, ta ibiltera juatia, inocenteen bat ezbada, pecatu mortala dala besteentzat. I. Plazaco dantceen contra esan dirian errazoiac gaiti. II. Erromedijeetaco piestaac vide luciagocuac dirialaco. Juan, edo etorri, ta ascotan juan, ta etorri gavaz eguiten dirialaco. III. Alaco erromedijeetaco dantceetara, ta piestara genteric nasaijeena, ta galdubeena juan oidalaco. IV Guizonezcuac, ta emacumiac naaste lotsa bagaric, escandaluba emoten daveela, videetan bere irago oidirialaco. Au gaiti, plazaco dantza naastauba ocasinoe urrecua bada, esan dan leguez, erromedijeetacua deungaagua da. Inoc eguingo baleu promesa ez jaquinian, erromedija egunian santuba, edo santia visiteeco, uste dot, egun atan, esan dan moduco piesta, ta dantza nasaija an eguitia, asco dala, promesa beste egun bateraco isteeco, ocasinoera ez juatia gaiti. Erromedijara juanda, an ibilteco achequijatzat, eguin badau promesa, gazte ascoc, gurasuac engaineetaco, eguin oiditubeen leguez, uste dot, ezdala promes valijocua, ta ezdaguala cobru emonquizunic. Ezda Santuba, edo Santia ondreetan alaco piesta, ta dantzeetan, ezbada diabruba. Ezda emen ecer esaten, erromedija eguna domeequia, edo jaiosua bada, egun à videetan, ta vertan guizon, ta emacume naaste dantzan chilibituen, pandereten, trompeen, edo nesqueen soinubagaz iragotia gaiti. Bada au, irugarren Aguindubaren contra berez pecatu mortala dana, edoceinec daqui, edo jaquin biar dau.