Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

CER DIRIAN BIGUIRAAC?

 

Frai Bartolo, 1816

Euscal-errijetaco olgueeta ta

dantzeen neurrizco-gatz-ozpinduba

 

        Biguiraac dira beste olgueeta batzuc baseerri echeetan mutilac, eta nescaac gavaz eguiten ditubeenac. Olgueeta oneec guztiz dira ezainac, ta galdubac. Eguija da, ija eeche guichitan eguiten dira. Ta auzuac ondo derichuela, baten bere ez. Onetarico Biguiraac izaten dira Baseerrijeetan, edo ezpatetiaren, edo gorubetiaren, artozuritutiaren, edo gazteen aparimerijenda batan ondoric. Auzo eraco, ta urrinagoco nescaac, eta mutilac batuten dira Biguiria eguiten dan echera gavaz, ta naaste eguiten davee lotsa bagaric, nai daveen guztia. Ez oida ezcaratceco suba baino beste arguiric, ta bera bere ez beti ixiota. Gente guztia dago, edo davil nastian. Batian campora urten, bestian barrura sartu. Bestian ezcaratz baztar baten illunian; bestian dantzan, edo pandanguan, edo beste asmo chaarragoren bat eguiten. Biguireetan eguiten dira gauza batzuc ain loijac, eta desonestubac, eze, turcubac eurac bere lotsatuco litzatequez, icusico balitubee.

        Umia nintzanian, Biguira baten edo bitan neuc icusi, ta entzun nituban ziquinquerijaac ez ezcaratz, baztar baten, edo apartian isilic, ezbada oguetaz lagun asco nesca, ta mutil egozan ezcaratz betian claru guztien aurrian, ezin esan legui, ce ezainac cirian. Ume condua nintzan, baina ondo daucat goguan, noc cer esan evan, ta cer eguin evan, ta celan guztiac olgueetan cirian. Ez dira bada predicadoreen pulpitoco esanagaz inocenteen vegijac arguituten; ezbada ceubeen echeetaco verba, ta eguite deungueequin. Biguiriaren demporia da gava. Gavaz juan, gavaz ibili, ta gavaz etorri. Emacume ezconduric inos bere ez, edo chito nequez. Guizon ezconduric bere ez, berdescaren batzuc ezbada. Mutilac, eta nescaac dira, illuna baino beste testiguric ezdauqueela, cein, baino, cein nasaijago, to lotsa galducuago, Biguiria eguiten daveenac. Biguiraan eguiten dira olgueeta modu asco dantziaz, ta pandanguaz ostian. Oneen icenac ondo daquijeez baseerritarrac, nic esan bagaric bere. Baina guztiac dira desonestubac, ta chito ezainac.