Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

 

Ramon Zubiaurre (Garai, 1882-Madril, 1963), Valentinen anaia, eta anaia bezala gormutua eta margolaria. Ortega y Gasset filosofo espainiarrak esan zuen Zubiaurre anaiak euskaltasunaren ordezkari biribilak zirela, "margotu egiten dutelako", alegia, idazten ez zutelako, "eta mutuak direlako", alegia, ez zirelako hitz egiteko gai. Argiago esanda: "Ser vasco es, sin más, una renuncia nativa a la expresión verbal". Ramon Zubiaurrek beste margolari askoren arrastoa jarraitu zuen Euskal Herria idilikoa margotzean, umoretsu eta ñabardura sentimental betekin.

 

                Romería en mi aldea. Garai