Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

 

Antonio Valverde Ayalde (Errenteria, 1915-Donostia, 1970) editore eta inprimatzaile familia batean jaio zen, eta bide horri ekin zion berak ere. Obra laburra utzi zuen poesian, baina ugaria artikulugintzan. Hala ere, idazle bikaina izanagatik, pinturak egin du ezagun. Aszensio Martiarenarekin ikasi zuen Donostian, eta teknika desberdinak landu zituen beti: akuarela, gouachea, olioa, grabatua... Marrazkilari bezala, maisutasun handiz egin zituen idazle eta bertsolarien erretratuak. Inpresionismotik kubismoraino, beti ageri du Ayaldek, lirismo tanta batekin, oreka lasaia konposizioan eta margoen kontrastea pintzelean.

 

                Olentzero