Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

 

Aurelio Arteta (Bilbo, 1879-Mexico, 1940), euskal margolaritza modernoak eman duen artistarik handiena. Flandrian eta Italian barrena ibili zen ikasten Diputazioak emandako beka batekin. Joera kubista leun bat ageri du giza gorputza irudikatzean, bolumena emanez irudiari. Esan liteke bera izan zela euskalduna biluzik margotu zuen lehena. Gai sozial asko landu zituen, eta herriko pertsonaiak, langileak bereziki, maite zituen. Bere irudietako gizon-emakumeek halako duintasun berezi bat ageri dute beti, malenkonia ukitu batekin. Honenbestez, apurtu egin zuen euskal margogintzan nagusi zen etnografiaren ildoa. Miarritzera egin zuen ihes 1938an, eta hemen burutu zituen faxismoa salatzen duten koadro eder ezagunak. Tranbia istripu batean hil zen Mexico hiriburuan. Maitasun berezia zion eskusoinuari.

 

                La cieguita del acordeón

                De espera para la romería

                A la romería 

                Romería en Berango

                Romería con ikurriña

                Volviendo de la romería

                El agur de las neskas

                El acordeonista