Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

Esteban Larrañaga: "Bi txapelketa behar badira biak antolatuko ditugu"

 

Garbiñe Ubeda

Argia 1990-10-28

Aldizkariaren zenbakia: 1310. Zein orrialdetan: 44

 

        Soinuaren munduko azken bi urtetako motelkeria eta aktibitate eskasaren konponbide gisa agertu zaigu Trikitilari Elkartea. Legeztatzeak ekar liezaiokeen dirua lagungarri izango zaio soinu txikiaren beharrei bultzada emateko. Gehiexego beharko du, ordea, txapelketaren inguruan plazaratu diren eztabaidak argitzeko eta gazteei ateak merezi duten moduan zabaltzeko.

        ARGIA. Ze helburu luke sortu berri duzuen Trikitilari Elkarte honek?

        E.LARRAÑAGA. Elkarte izena merezi ez bazuen ere, izan da hogei urtetan trikitixa munduan tiraka ari izan den batzordea. Ez da, beraz, gaur bertan asmatutako kontua. Behin batzorde izatetik elkarte bihurtzeko urrats hau emanez gero, ezertan hasi aurretik, Elkartea legeztatzea dugu lehenengo pausoa. Eginbehar hauetarako bada dagoeneko nerekin batera lanean jarriko den taldetxoa. Landakanda, Leturia, Laja, Martin, Maixa, Zabale eta Antxonek osatzen dute batzorde hori.

        A. Legertatzeak instituzioetik dirua lortzeko bidea adieraziko luke. Ze irtenbide eman nahi dio Elkarteak etor litezkeen laguntzei?

        E.L. Baditugu trikitilari eskolak, funtzionamendu aldetik autonomoak. Soinuari ekiten dioten neurrian gure lana behar duten laguntza eskaintzea da. Horretaz gain, trikitilari erromeriak, kalejirak eta halako mugimendua indartzea dagokio elkarteari.

        A. Ez al da eskola autonomo hauen eta Elkartearen arteko lehiaren beldurrik, estruktura paraleloak sortzeko arriskurik?

        E.L. Hiru irakasle batzordeto partaide izanik ez dago horren susmo izpirik ere, bakoitzak bere aldetik jotzen badu ere. Borrokak txapelketetan bakarrik sortzen dira, boti dira lehia, injustoak askotan, musika ez bait da matematika. Partai deek berriz, batek irabazten duenean gainontzeko guztiak galtzaile direla uste izaten dute. Baina txapelketa eta lehiak alde batera utzita, bada Elkarteak eskolekin batera zuzendu beharko duenik, ikasleen heziketa bateratzea, hain zuzen ere. Haurrei Trikitixa ondo jotzen, Euskal Herria ahitzen eta ohiturak mantentzen ikasiko dutela erakutsi behar zaie. Arazoa, dena den, haurrengan baino gurasoengan somatzen dut nik, kalitatea lanaren diru ordainarekin neurtzeko joera azaldu bait dute askotan. Ulergarria bazait ere, ez bidezkoa. Pentsakera horrekin 17-18 urte bete orduko trikitixa baztertu egingo luke gazteak.

        A. Ez al dago dirua eskolentzako laguntzatan eta omenalditan batarrik xahutzeko arriskurik?

        E.L. Lehentasunak zehaztu beLar dira ezertan hasi baino lehenago. Eskolek badute nolabaiteko diru iturria. Oraingoz argi eta garbi ikusten dugun inbertsioa lokalarena dugu. Jendea dena kezkatuta dago Elkarteak izango dituen asmoekin, helburuekin... mutilak! arnasa hartzen utzi! Asmatuko dugu piskanaka, hobe gauzak lasai eta mantso egitea presaka egin nahian ezer ez burutzea baino, jendea itotzea baino.

        A . Gogor eztabaidatu dute trikitilariek euren artean.

        E.L. Txapelketen inguruan bai. Nik uste dut udaberri alderako antolatuko den hurrengo txapelketarako bideratuko ditugula liskarrak. Ze eratako piezak jo behar diren eta ze baldintza bete beharko diren txapelketa baino lehenago argituko direlakoan nago. Bai molde zaharrak, bai berriak maila berean dira garrantzi haundikoak. Ez dugu sekula atzera begira bakarrik bizi behar, baina aurrerutz joan ahal izateko zehatz-mehatz ezagutu behar dugu gure jatorria. Ez du horrek esan nahi beste musika motekin harremanik euki behar ez dugunik. Zein bat zein bestea dira funtsezkoak.

        Aurreko edizioan gertatutakoa jazo ez dadin, bi txapelketa antolatu behar badira antolatu egingo ditugu. Bata estilo zaharrari eutsiz arin-arin, porrusal da, fandango eta trikitixa bezalako piezen baremo modura. Bigarrena pertsonaren abilidadea eta digitazioa erakusteko.

        A. Zergatik antolatu dituzue beti zuk eta CATekoek txapelketa nagusiak?

        E.L. CAT baino erakunde egokiagorik ez dago halako Txapelketa antolatzeko. Gure artean berriz, ez dago nahikoa elkartasun dimentsio honetako lan bati tajuz aurre egiteko. Jendeak txapelketa antolatzea sekulako diru iturria dela pentsatzen du. CATek ez zuen dirurik galdu, baina egia esango dizut, ez da inongo txoiloa. Aurtengo saiorako eta; azken saiora iristen direnek l90.000 pezeta eskura ditzaten iruditu zaigu egokien. Hori gutxi balitz, Belodromoa alokatzearen ordainez 800.000 pezetako gastua duzu. Egia da jende asko joaten dela txapelketetara, baina jubilatu eta haurrek ez dute xentimorik ere pagatzen, eta sarrera pagatzen dutenek 600 pezeta bakarrik. Aberastea zaila beraz. Ez uste batzuk esaten duten moduan antolatzaileek urte guztian lasai bizitzeko dirutza biltzen dutenik.

        A. Nora doa txapelketetan biltzen den dirua?

        E.L. Aurreko urtean 400.000 pezeta irabazi ziren, edo irabazi zituen CATek, Ez da, ordea, CATen helburna, dirua irabaztea, galdu izan du hainbatetan. Ondo ala gaizki ote dagoen ez dakit. Baina lojikoa iruditzen zait. CATek trikitixari egin dion mesedea oso kontutan hartzekoa da, txapelketarik egon ez balitz rnundu horretan dabiltzan hamarretik bederatzi soinujole ez litzateke batere ezaguna izango, eta baita askok eta askok alde batera utzita izan ere, edota gehieneaz ere lagun koadrilan bakarrik joko lukete. Ez lirateke, behintzat, egungo moduan herrietan asteburuetan harrapaka ibiliko nor ote dagoen libre bertara eraman ahal izateko. Soinua jotzetik bizi denik ere ezagutzen dugu. Ez dute, ordea, beren esfortzuaz bakarrik lortu arrakasta. Inguruak, sortu den giroak bilakatu ditu punta-puntako soinujole. Ez gaitezen, beraz, CATi kontuak eskean jar. Horretarako baino, eskerrak emateko garaia dela uste dut.

        A. Trilitixak bebar zuen tamaina lortreko hain garrantzitsua izan bada txapelketa bera, zergatik ez dira gehixeago zaindu sonidoa eta marketing-a?

        E.L. Afizionatuak baino ez garelako, eta maila horretan egin dugulako lan. Antolaketa kontutan atzetik CAT ibili izanda ere, bi lagun ibili gara zama guztia bizkarrean jasota. Nik, borondaterik onenean, egokiena aukeratzen nuenaren ustez, bertsolarien txapelketeko belodromoko saioaz arduratu zenari luzatu nion gurearen soinua antola zezan. Ez zen, denok dakigun bezala, nahi bezain txukun geratu. Norena da errua, geurea? Ez dut uste.

        A. Ez al da hoDea CATi 400.000 pezeta uztea baino soinu ekipoun diru gehixeago inbertitzea?

        E.L. Noski, zalantzarik gabe. Lasai alde horretatik, bagabiltza egokiaren bila, eta bestetan ez bezala, horretarako nahikoa beta badugu.

        A. Eta marteting-a?

        E.L. Alderdi hori sekula egin ez dugun beste gauzetako bat izan bada ere, hemendik aurrera askoz ge hiago saituko gara behar bezala jorratzen. Telebista ere, hori daukaguna behintzat geurea baldin bada, partaide izan beharko luke, ez du balio grabatzea etorri izanak ondoren gaueko 1 1, 30etan pusketa txiki batzuk besterik gabe botatzeak. Erabateko enfokea eman beharko lioke datorren txapelketa honi.

        A. Aurreko txapelketaren ostean Kepak eta Tapink prentsaurreko batean egindako kritikak kontutan hartu al ditu Elkarteak, eta batez ere, txapelketa antolatuko duenek?

        E.L. Kritika guztiak jasoak eta kontutan hartuak izan dira. Baina ezin da bi edo hamarren eritzia oso osorik hartu eta boste guztiena baztertu. Antolatzailea beti erdian dago, baino guzti horren gainetik. Guk ahalik eta baldintza garbienak jarriko ditugu, erabakitzen dena jotzera etorri beharko luketela ikusiko balute, ni pozez gainezka. Baina euren erabakia da. Egin ditugun bileretara ez dira agertu.

        A. Ez ote da jendea eszeptiko bihurtzen ari txapelketekin?

        E.L. Bai, baliteke. Orain Eszeptiko dauden horiek, (punta-puntakoak eta entzute haundikoak dira, bestalde), txapelketarik egin behar ez dela esaten duten horiek, akaso lagun artean bakarrik joko lukete. Txapelketei esker ez balitz trikitilariak ez lirateke ezagunak. Trikitilari berriak plazaratzeko eta ezagutarazteko bide hoberik ezagutzen badute esan dezatela. Hauxe bait da gaur egun gazteentzako aukera bakarra.