Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

BERTSO BERRIAK KAPITALISTEN KONTRA

 

Ukalei

Azkoitia, 1920

 

Gazterik badijua

erromeriyara,

neska zarrak ondoren

diyaz bereala

partia ekartzera

nagusiyagana;

urrengo goizean multa

bost duroko bana.

 

Bestek konpesatzen du

nere pekatua,

egin baño lenago

daukat barkatua;

asko banu, ez da palta

zeñek kontatua;

ori da besten onik

ezin sufritua.