Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

ABADIÑOKO KARMENTXU

 

Hitzak: herriarenak

Doinua: herriarena / Konponketak J. Tapia

 

Abadiñoko Karmentxu

neska politte zara zu

neska politte zariela, ai,

urrindik agiri dozu.

 

Agustuen lenengue

San Pedro Mendexakue

etxatela, ai!, aztuko, ai!

orduko iiluntzekue.

 

Santa Eufemiko zelaijen

laprast eindde jeusi nintzen,

hazurrik eneuen hausi, ai!,

mamiñe mailletu baizen.

 

Neure nobiaren ama,

asto baten jabe dana,

astoak ekarriko'tso, ai!,

etxean bear dauana.

 

Goian da bean hurie,

erdien Errenterie,

zeuk dirudizu, maitea, ai!,

larrose jaio barrie.

 

Begire nago begire

goiko kamiño barrire,

noz etorriko ete dan, ai!,

neure laztana herrire.