Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

HAIZEAK EKARRITAKO SOINUA

 

        Ba ote dago txinatarrek asmatu ez dutenik?

        Eruditoek diotenez, gure esku-soinuaren arbasorik zaharrena beraiena da, Kristo baino 3.000 urte lehenago asmatua omen zeukaten txinarrek "txeneng" esaten zioten filarmonika gisako bat, putz eginda soinua ateratzen zuena. Hara nondik esku-soinua, jatorrian, aho-soinua izan zen. Nonbaitetik sortu behar haizea.

        XIX. mende hasieran austriarrak eta ingelesak asmatu zuten berriz txinarrek zaharraren zaharrez ahaztua ere bazeukatena, baina, kafearekin, autoekin, izozkiekin eta beste hainbat gairekin gertatu izan den bezala, soinua ez zen goi mailako bihurtu italiarrek eskuan hartu zuten arte.

        Gauez izan zen, hori badakigu, eta 1863 urtea: bidaiari austriar bat, Loretoko santuariotik itzulian, Antonio Soprani nekazari txiroaren etxean gelditzen da ostatuz, Castelfidardo herriaren inguruetan. Lau seme-alaba ditu Soprani jaunak, bigarrena Paolo.

        Eta dena esana dago: Paolo Soprani eta Castelfidardo.

        Gure soinujoleek handik ekartzen dituzte tresnak oraindik.

        Bidaiariak armonium eramangarri bat utzi ote zuen bertan, ahaztu egin ote zitzaion edo lapurtu egin zioten, ez da munta handiko kontua. Garrantzitsuena da Paolo hantxe zegoela, behar zen orduan. Istripu historiko bat, tresna harekin egin zuena. Askatu, ikertu, berritu, hobetu... 1964an fisarmonika lantegia sortu zuen bere senideekin. Lehen bezeroak Loretora zihoazen erromesak, buhameak, saltzaileak izan zituzten. Eta jende alderrai horrek, jakina, Europan barrena zabaldu.

 

        Euskal Herrian, XX. mendearen lehen laurdenean sortu ziren aurreneko soinugileak.

 

 

Soinugileak

 

        M. LARRINAGA

               

 

        LARRINAGA-GUERRINI

               

 

        LARRINAGA

               

 

        CENGOTITA

               

 

 

Soinu-konpontzaileak

 

        KEPA BARAIAZARRA

                Gernikan dauka atelierra.

 

        JOXE MARI LOPEZ

                Irunen dauka atelierra.

 

        LUIS ASTIASARAN

                Zizurkilen dauka ateliarra.

 

 

Beste zenbait marka

 

        HOHNER

               

 

        CASTAGNARI

               

 

        ZERO SETTE