Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

ERROMERIA

 

        Mendira joatea da, baina ez edonolako mendira: santu edo santaren batek ermita edo baseliza edo basilika daukan tontorrera, bere egunean. Ez dira mendiak falta Euskal Herrian, eta mendi askotan dauzkagu eraikin erlijiosoak. Baldintzarik onenak dauzkagu, beraz, erromeriak egiteko, euskaldunak nekez gelditu izan ohi garenez meza eta sermoia emango zuen apaizik gabe.

        Erromeriak, ordea, beste alderdi ludiko bat eduki du berekin. Mendira joan, gazteak errazago. Behar ere bai. Neska-mutilak elkar ezagutzeko aukera. Eta ezagutza berririk egin ezean, egun pasa ederra bota. Jan, edan, dantza... zoroarena egin eta etxera. Koktel arriskutsua zen hau ordea zenbait mentalitaterentzat. Dantzan egiten omen ziren gehiegikeriak zirela-eta, gertatu zen erromeriarik anulatzea.

                Debekuak

        Erromeria lekurik ospetsuena, dudarik gabe, Urkiola dugu Hego Euskal Herrian. Asko eta oso ezagunak dira bertako San Antoniori egindako koplak, ez zen alferrik izan ezkontidea aurkitu nahi zutenen patroia. Ugariak dira erromeria honetaz egindako kronikak.

        Erlijioa zela, edo mozkorkeria, edo erdalkeria, maiz samar ageri da erromeria idazle ezagunen gaietan. Baina interes ideologikoaz gain, erromeriak zer kontatu ugari eskaintzen dio idazle kostunbristari, halako tipismo nahasi bat eta kaleko konbentzioak ahaztutako mundua, norberaren menditartasuna. Eta erromeriak deskribatzen eman dituzte bere lanik onenak zenbait autorek.

        Erromeria laikoak ere egin izan ziren, Espainiako II. Errepublikak ekarri zuen askatasun aire berriaren babesean. Eta orduan ageri izan ziren euskaldun/erdaldun bereizketak, nazionalismoa/sozialismoa.

        Eta zurrunbilo horretan musika ere: txistua ala trikitixa, dantza garbia ala dantza lohia...

 

        Bekatubidea

                Cer dirian erromedijac

                Itxaromendi

 

        Erromeria jatorra

                Urkiolako eguna

                Urkiolako erromeria

 

        Erromeria zibila

                Orfeón Euskeria Gallartan

       

        Erdalkeria

                Karlistak erromerian

       

        Kostunbrismoa

                A Loyola

                Ja-jai!

                La romería de Alza

                La romería de San Antonio

 

        Mende arteko egutegia

                1896-1902ko erromeriak Gipuzkoan