Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ZU HAN EZ BAZINA

«AMORRUA»
IKER GOENAGA
TRIKI ELKAR, 2006

 

Eguberritan zaigu urtea zahartu

menditik da elurra kalera ausartu

zuk ere behar zenuke guganaino hartu

kartzela ospel hartan zintuztena sartu

 

Tiriki tauki taki

mailuaren hotsa

horma guztien kontra

mailuka bihotza

 

Itxitako urteak adarra du luze

aspaldi frogatua zaude urtez urte

lekutara gugandik urrundu zaituzte

zuganako bidea tapatzeko elurte

 

Tiriki tauki taki

mailuka bihotza

zu handik gu hemendik

aho biko trontza

 

Urteak esaten du bizion adina

kartzelak nor den bere herriaren dina

libre nahi dugula da gauza jakina

nola libre izango zu han ez bazina

 

Tiriki tauki taki

bihotzaren hotsa

geroak urtuko du

oraingo izotza

 

Musika: Iker Goenaga

Hitzak: Koldo Izagirre