Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ALBUM

«GOSE»
GOSE
OHIUKA, 2005

 

Asetu naiz, orain ez dut nahi,

ez itsasorik, ez promesarik,

sonata gehiago ez.

Keinu bat nahikoa dut,

eskuak, begiak, eta gorputza.

Gure gorputza

 

Hil arteraino miazkatu.

Desira guztiak nire ahoan dastatu.

Esnatu behingoz ta konturatu.

Gerorik ez da,

iragana agortu da.

 

Nire plazer dena argazki baten.

Polaroid batetan.

Nire plazerra zure aurpegian.

Betiko niretzat.

 

Hala ere ez dut ahoa itxiko,

hankak gurutzatuko, belaunak estutuko.

Orain ez zazu

musurik eskatu.

Orainik, gerorik, iraganik ez.

 

Argazki bat baino ez,

lehertu baino lehen.

 

Nire plazerra zure argazkian,

ez dut gehiagorik nahi.

nire plazerra zure aurpegian,

orainik, gerorik,

iraganik ez.