Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ZIRT ZART

«IZENBURURIK GABE»
HAINBAT
AIAKO UDALA, 2005

 

Zirt zart,

gogoz egin zan par

pardel ezkontza baino

hobe den neskazahar.

 

Hamaika andre gaixok

etxian ba dute

senarraren pardela

salgai eta merke

baldin erostunikan

baldin ba luteke

eskerrik askorekin

salduko luteke.

 

Zirt zart...

 

Hamaika andre gaixo

ikusten ditut nik

beren bizi moduaz

ongi asperturik

senarraren pardela

eraman ezinik

neskazaharrek ez dute

horrelako lanik.

 

Zirt zart...

 

Ez gaude garai hontan

ezkongairik gabe ez,

ugari ditut baina

gustokorikan ez

Luis ta Ambrosio

Tomas eta Andres

ja, jai, gehiago ere

ba dabiltza galdez.

 

Zirt zart...

 

Hitzak eta doinua: Herrikoiak

 

Kristina Gonzalez de Txabarrik umorez kantatzen zuen abestia