Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

AMA BIRJINA ONA

«IZENBURURIK GABE»
HAINBAT
AIAKO UDALA, 2005

 

Ama Birjina ona

Jaunak edertua

Gipuzkoako Aian

zera agertua

harkaitz baten azpian

ixil gelditua

Birjin Aitzpekoa

izena hartua.

 

Aitzpean zauden ama

semeoi begira

ixuri grazi asko

zuk gure herrira

Espiritu Santua

biraldu erdira

denok heldu gaitezen

bizitza berrira.

 

Ama gu bizi gera

sarri ilunpetan

argi egin iguzu

gure bihotzetan

eskua luzaturik

ahulak gaudenetan

zurekin bizitzeko

gero zeruetan.

 

Ama eskerrik asko

guztiok batean

gurekin zaudelako

maitasun betean

ikusi nahi zaitugu

zerura joatean

Jauna abestutzeko

zuk erakustean.

 

Hitzak: Sor Justina Aldalur

Doinua: Herrikoia

 

Sor Justina Aldalur Aiako mojak idatziriko bertsoak