Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ABENDUAN HOGEIAN

«IZENBURURIK GABE»
HAINBAT
AIAKO UDALA, 2005

 

Abenduan hogeian

San Tomas bezperan,

mundu guztiak daki

nola irten geran.

Aian Txantxonenian

txiki bana eran,

geroztikan ez dakit

laguna non dedan.

 

Hogei ta bakarrena

San Tomas eguna,

birajia Donostira

guk hartu deguna.

Neu han gelditurikan

izan det laguna,

ez det arren damu

Lezoraino juna.

 

Pasaian onuzkuan

pronto zan batela,

izena lonbratzen det

aditu bezela:

bat Joxepa zan eta

bestea Mikela,

amoriomentean

pasa ninduela.

 

Hitzak: Izuelako Artzaia

Doinua: Herrikoia

 

Hiru bertso hauek Santomas egunean Izuelako Artzaiak Donostian kantatuak