Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

AZERIA

«IZENBURURIK GABE»
HAINBAT
AIAKO UDALA, 2005

 

Azeri litxarrero

malapartatua

hamaika gauza badek

harrapatua

oilo eta arkume

hire karreratuak

hau da nere haziendan

atarramentua

azeri gaiztua

tranpetan zepuan

neukan paratua

ta han geratua

orain badiat zorrak

nork pagatua.

 

Ola ebaki diat

lau oinen neurrian

hirekin ibiltzeko

erromerian

orain galdetu behar dit

higatik herrian

hi hartzekorikan

inork ote dian

egunez eguerdian

gauez gauerdian

habil pikardian

joan dan aspaldian

ardi hanka bat daukak

hortzen erdian.

 

Hitzak: Izuelako Artzaia

Doinua: Herrikoia

 

Bizitzarekin borroka, hil ala bizikoa, Izuelako Artzainaren bi bertso hauetan.