Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

AMATXO MAITEA

«SOINU ETA KANTU»
KAXIANO
ELKAR, 1996

 

Agur, agur, Mari, Mari, Agur Maria

Agur Maria graziaz betea

zu bai zu bai zera, zera, zu bai zerala

zu bai zerala amatxo maitea.

Peka peka tari tari pekatariekin erruki zaitea

Agur Maria graziaz betea

pekatariekin erruki zaitea.

 

Lehenengo pekatua nola egin zuten

galerazita zegoen sagarra jan zuten

orain nola jan denei erakusten

lasai bizitzen ere ez digute uzten.

 

Agur, agur, Mari, Mari, Agur Maria

Agur Maria graziaz betea

zu bai zu bai zera, zera, zu bai zerala

zu bai zerala amatxo maitea.

Peka peka tari tari pekatariekin erruki zaitea

Agur Maria graziaz betea

pekatariekin erruki zaitea.

 

Ebak eskeini zion Adani sagarra

goxoa zegoela ta haren jan beharra

geroztik jaten dugu denek barra-barra

ordutik pekatuak hartu zuen indarra.