AGUR AGUR
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK» KAXIANO ELKAR, 1992
Agurtzen ditut maite minakin
izatez zoragarriak
Euskal Herriko baso ta mendi
sagasti ta belardiak,
errota zaharrak, errekatxoak,
ibai eta iturriak,
baserri, borda, mendiko ermitak
eta ohitura garbiak.
Agur, agur,
gudari joateko deitu naute
agur, agur
nere ametsa behar dut bete,
agur, agur
beti izandu naiz herri maite
ez naiz etorriko herriaren
askatasuna lortu arte.
Bakardadean oroituko dut
gaurko egunsentia
gaba oskarbi igaro eta
agertu duen eguzkia
itsas ertzeko aidearekin
olatuen igurtzia.
Ze zoramena den euskadiko
zeru urdinan azpian.
Agur, agur... |