Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

GAZTEA NINTZEN

«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK»
KAXIANO
ELKAR, 1992

 

Gaztea nintzen

ezagutu zintudanean

nere begiak

ondo ikusten zutenean

oroimen hura

beti dut nere bihotzean

hargatik orain

ikusten zaitut ikuitzean.

 

Zu bai zerala

ilunari argia,

saminduei poza

sortzen dakizuna.

Zu bai zerala

lagun zoragarria,

bizitzako zama

arintzen duzuna.

 

Zu bai zerala

nere ametsak egi

bihurtu dituzun

maitasun indarra.

Zu bai zerala

bihotzak ikusteko

Jaunak eman zidan

zeruko izarra.