Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

AMETSAK

«EDAN HEMENDIK»
URGABE
OHIUKA, 2004

 

Zein ederra zagozen esanda

hitzak ere zuretzat ditut

handik aurrera gorputzak berak

ezin daust oreka mantendu,

aurkitu, sentitu, lasaitu, zoratu, ezin kendu

gero, buruan garatzen doa

azkenean bihotzean dut.

 

Koloreen artean beti iluna,

abestiak mila, zure isiltasuna,

zure begietako ispilu aurrean

neure bihotza biluzten da.

 

Ametsak zurekin, konplitu ein barik

gauetako izarren artean nago ni.

Maitasun uretan, itota nintzenean

zeure basoan aurkitzen zen fruitu heldua.

 

Beti okerra aukeratzeak

kalteak ere baditu,

errealitatea ezin bizi

ta ametsak ezin konplitu,

azaldu, jarraitu, geratu, bukatu, esanak ditu

mundua ta denbora nire aurrean

orain gelditu ahal banitu.

 

Erakutsi ez dabena

bizitza honetan,

mila bider jo dut

hormaren kontra,

izan nintzen negarrarekin hizketan,

zure helbidea eman zidan.

 

Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran