Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ARRATEKO ZELAIKO

«HIRU TRUKU»
HIRU TRUKU
NUEVOS MEDIOS, 1994

 

Arrateko zelaiko

bai floridadea

andixek gora dago

zerura bidea.

 

Aldatza igaro-ta

zelai landa baten

an dago Jesukristo

mezia esaten.

 

San Pedro ta San Paulo

mezia erasoten,

amaika mila aingeru

koruan kantaten.

 

Aita San Franziskua

organua joten,

amabi apostoluak

mezia entzuten.

 

Arraten altarea

eramuz jantzirik,

lirio zuririk eta

lirio gorririk.

 

Aintxe kantaten dabe

Salbea ederki,

neu bere araxe noa

ikasi al banegi.

 

Gabean Salbea ta

goizean mezia;

Birjina Arrateko

zeruko loria.

 

Hitzak eta musika: Herrikoiak

Joxe Lizarraldek eta Inazio Ormaetxebarriak batutako aldearen gainean osaturik.