Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ISABELATXU (Neska ontziratua)

«HIRU TRUKU»
HIRU TRUKU
NUEVOS MEDIOS, 1994

 

Isabelatxu, Isabelatxu,

arren esan bat eidazu

atian dauen kantore orri

etor dila esaiozu.

 

Egun on asko euki dizule

ontziko maisu gaztia.

Alango asko ekar dizule

linde damatxu gaztia.

 

Aitek eta amak bialtzen neude

au kantatxuau ikastera.

Au kantatxuau ikis nai bozu

erdu neurekin bordera.

 

Eskerrik asko mile biderrez

ez dot olango usterik

aitek eta amak etxian neukie

neu ondo estimadarik.

 

Berbau aotik esan bazuan ze

sartu zioen kapapean.

Sartu zioen kapapean ta

eroen zuen bordera.

 

Lobedartxu bet ipini neuntsen

bular biaren erdian

linde damia loak daroa

besteun legoa bidian.

 

Alan ta bere subertia zan

untziek alkar jotia,

ordu atantxe itxartu zala

linde damatxu gaztia.

 

Eroan naizue, eroan naizue

aiten d'amaren errire.

Aiten d'amaren errire joaten

bosteun legoak bear dire.

 

Untziko maisu gaztea

badezu kainabetea?

Ezteukat kainabetarik baina

emongo deutsut saflea.

 

Emon zioten saflea eta

sartu zeuen biotzean

ordu atantxe ilotzitu zen

linde damatxu gaztea.

 

Ene mutilak, lagunek onak.

Zer eingo'tsegu oneri?

Intzentzoagaz intzentzatu te

erainotzagaz lurrundu.

Linde damia zazpi astian

geurekin erabil daigun.

 

Ene mutilek, lagunek onak

zeringo'tsegu oneri?

Emon deiogun zazpine mosu

ta bota deiogun ureri.

Emon zioten zazpine mosu

eta bota zioten ureri.

 

Hitzak eta musika: Herrikoiak

Iturria: Labayru Ikastegiko Artxiboa. Lekukoa: Juana Tellaetxe, Derio. Biltzailea: Jose Migel Larrabeiti (1985.ean)