Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ATUEN ETXERA!

«URETIK IZOTZERA»
ENE BADA!
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2000

 

Bart berriz bidera begira gelditu naiz.

Bat baino gehiago joaten ikusi nahiz.

 

Ezkabako suak piztu zituzten militarrak...

Trikorniodun itzal beltz eta mamu zaharrak...

Bakea esatean egiten dutenak gerla...

Bada jada garaia! Itzuli daitezela!

ETXERA! ETXERA! DENAK ETXERA!

 

Bart berriz bidera begira gelditu naiz.

Bat baino gehiago etortzen ikusi nahiz.

 

Agur egin gabe joan behar izan zutenak...

Gertu nahi ditugun ta urrun dauden denak...

Askatasun bila aurkitu zutenak gartzela...

Bada jada garaia! Itzuli daitezela!

ETXERA! ETXERA! DENAK ETXERA!

 

Musika: Ene Bada!

Hitzak: Igor Elorza