Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

BIHARAMUNA

«URETIK IZOTZERA»
ENE BADA!
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2000

 

Aurreko eguneko festa

kolpeka dut buruan

eta eguzkiak esnatu, esnatu

egin nau goiz honetan

 

lehiora gerturatu eta

auzoa dut aurrean

berriz banoa kalera, kalera

ospatzera igandea

 

eta ikusi naiz umetan

saltoka putzu artean

inguruko baserrietan

umetan

 

denbora aurrera doala

galtzen da iragana

beti bait goaz aurrera, aurrera

ezin gelditu atzean

 

gaur gara, atzo izan ginen

bihar izango gara

izan gaitezen betiko, betiko

umeak hein batean

 

jolasti eta alaiak

denbora konturik gabe

denbora kezkarik gabe

umetan

 

eta ikusi naiz umetan

saltoka putzu artean

inguruko baserrietan

umetan

 

jolasti eta alaiak

denbora konturik gabe

denbora kezkarik gabe

umetan

 

Musika: Ene Bada!

Hitzak: Imanol eta Jonimak