Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

OROITUZ

«URETIK IZOTZERA»
ENE BADA!
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2000

 

Gaur ere,

zigarroa ezpainetan

berriz galdu naiz ketan,

hutsari galdeketan.

 

Nori,

eman diozun eskua

noren besotan zauden

zer gogoratzen duzun.

 

Zelan,

zahartu zaren hain gazte

nongo pattarrak garraztu

zintuen horrenbeste?

 

Usapalak ostantzean

hutsik ez dut bihotzean

berririk ez

gu hemen lehengo antzean

oroitzen naiz lantzean.

 

Musika: Ene Bada!

Hitzak: Beņat Gaztelurrutia