ASTEBURU GEHIENAK
«AGUR» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2004
Asteburu gehienak
etxetik kanpora
festa lan bihurtzen da
neurritikan gora
gustokoa degula
esan beharko da
baina guzia ez da
larrosa ta lora.
Libre tokatzen bazait
igande goizikan
Izarraitz gailurrera
joaten naiz pozikan
bazen txori kantu ta
zintzarri hotsikan
nahiz eta barrunpean
ez nuen hotzikan.
Nahi bada zapatilak
edota abarkak
ezin disimulatu
gorputzaren tranpak
arnasa bizkortuta
makaltzean hankak
Guinnes-en nola jarri
egindako markak.
Zaindu beharra dago
gorputza puntuan
kolesterola hasi
baino lehen kantuan
tentsioa ere ez dabil
joera santuan
baju behar direnak
dabiltza altuan.
Regimena omen da
aspaldi jaioa
gatzik ere ez duen
geldo arraioa
festan dibertitzeko
ez da propioa
aurkitu beharko zaio
erremedioa.
Musika: Angel Larraņaga, Tomas Epelde Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur
Hitzak: Angel Larraņaga |