Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

GEZURTIENTZAT

«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak»
JOSEBA TAPIA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001

 

Ordu biak laurden gutxietan

azaroaren zazpian

pinpi ta panpa kaņonazuak

Irunen ta Ondarrabian,

zer ote ziran ainbeste soņu

altxatu giņan abiyan

obetoxiago entzuteko

obetoxiago entzuteko

itsas ertzera joan giņan.

Bi andrek leyotikan

parrez beriala

Madrid artu zalako

soņuak zirala.

Oik uste zuten zala

Madriden sartzia

kanpantorrera jonta

ezkillak jotzia.

 

Nik buruari dardar egin ta

au esan nuen aurrena:

gezurra zala soņu auekin

itxura egiten zutena.

Bizkai aldetik gure anaiak

mugitzen asi zirala

ayen aurkako jendia bildu

aien aurkako jendia bildu

ori zala bear zuena.

Nik esanda bezela

urrengo goizian

Irun ta Ondarrabitik

zenbat joan ziran,

oik uste zuten zala

Madriden sartzia

kanpantorrera joanta

ezkillak jotzia

 

Atabalakin tanborra juaz

gizon bat deika atera

irakurririk erriari deitzen

alkate jaunan papera.

Seietan musika soņuakin

guazen guztiok dantzara

Mondragoi ere guria da-ta

Mondragoi ere guria da-ta

gizona zer ari zera!

Orain erdi gordian

zokuan or daudez

erdiak erotuta

nora joanik ta

nora joanik ez.

Oik uste zuten zala

Madriden zartzia

kanpantorrera joanta

ezkillak jotzia.

 

Erri guztia engaņatutzen

gezurren modu txarrian

orrelakorik ez da egiten

gizon zintzuen aurrian.

Zuek zauztela denen nagusi

Espaņiako lurrian

Ez daukazute ezkillak jorik

ez daukazute ezkillak jorik

Madriko kanpantorrian.

Arritzen naiz gauz ori

burura etortzia

eta oinbesteraņo

gizona erotzia.

Oik uste zuten zala

Madriden sartzia

kanpantorrera joanta

ezkillak jotzia.

 

Hitzak: Jose Maria Lopetegi. 1936-XII-12

Musika: Joseba Tapia