Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

URAK HANDI

«GANBARAN BAI»
IMUNTZO ETA BELOKI
TRIKI ELKAR, 2004

 

Itsasoak urak haundi

ez da hondorik ageri

maitia zu ikustearren

neu pasa ninteke handik.

 

Usuak hegal gorrizu

moko aldea lumazu

horren aingeru polita

nondik atera zara zu.

 

Sasian lore larrosa

zure hitza hain airosa

askotan eman didazu

zukin egoteko poza.

 

Adizu nire laztana

ez egin lorik basoan

Otsuak emango zaitu

bildotsa zeralakoan.

 

Hitzak: Herrikoiak, moldaketa: Beloki

Musika: Herrikoia, moldaketa: Imuntzo