Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

KUBANA

«GOIZ EDO NOIZ?»
ETZAKIT
TRIKI ELKAR, 2000

 

Amodioaren sua iraultzaren barnean du.

Askatasunean bizi ta elkartasuna landu.

 

Kuba

itsasoaren kolore

karibeko lore

zorionaren muga.

 

Kuba

duintasunaren irla da

lanaren islada

borrokaren lilura.

 

Amodioaren sua iraultzaren barnean du.

Askatasunean bizi ta elkartasuna landu.

 

Kuba

kainaberaren azukre

dena ezeren truke

dena denen eskura.

 

Kuba

sentimenduen errota

nahiz batzuk gorrota

eredu bihurtu da.

 

Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"

Musika: Xabier Solano, Kaki Arkarazo, Etzakit