Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

BIZITZEKO BIZI

«GOIZ EDO NOIZ?»
ETZAKIT
TRIKI ELKAR, 2000

 

Munduratzen garen momentu beretik

hiltzen hasten garela, pentsatzen gaude

ta urteak pasatzen zaizkigu aurretik

konturatu gabe.

 

Hi nun bizi haiz hi?

Inun ez haiz bizi!

 

Hil ondoren zer dagoen kezkapean

bizi denak ditu bi arazo gizen

erantzunik lortzen ez duela eta

ez dela bizitzen!

 

Disfrutatu gabe bizi dena zuzen

dihoa denbora alperrik galtzera

baina azkenean denborak alperrik

galduko du bera!

 

Hi nun bizi haiz hi?

Inun ez haiz bizi!

 

Bizitzeko bizi

eta gaurtik hasi!

 

Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"

Musika: Xabier Solano