Hasierako orrialdeaBideoakDoinutegiaArgazkiakPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ARI NAIZELA

«KALEJIRA AL-BUK»
KEPA JUNKERA
ELKAR, 1994 / 1998

 

Ari naizela, ari naizela edonon sortzen da esamesa

ba ote garen, ez ote garen ez dago jakiten erreza

Ari naizela, ari naizela edonon sortzen da esamesa

ba ote garen, ez ote garen ortodoxiaren beldurrak DIRA

 

FOLKLOREA HILDA DAGO

TIRA EZ BILDU FOSIL GEHIAGO

TIRA DAGONETIK SORTU, KOPON

TIRA GEU GARA, ETA HOR KONPON

 

Musika yanki berri galanki eta hollywood gure etxean

ta zer arraio egingo zaio geure martxan segi ezean

Musika yanki berri galanki eta Hollywood gure etxean

ta zer arraio egingo zaio bideak aurrera joateko DIRA

 

FOLKLOREA...

 

Tradizioa traizioa doaz elkarren aldamenetik

gaur sagardoa botilan doa laster kokakola txotxetik

Tradizioa traizioa doaz elkarren aldamenetik

gaur sagardoa botilan doa ta erremolatxak jateko DIRA

 

FOLKLOREA...

 

Goizero jaiki, gauzak eraiki eta ze arraio pasatzen da

usadioa, amodioa luzatzen denean sortzen da

Goizero jaiki, gauzak eraiki eta ze arraio pasatzen da

usadioa, amodioa lotsarik gabeko lagunak DIRA

 

KULTURA BIZIRIK DAGO

TIRA EZ DU BILDU FOSIL GEHIAGO

TIRA DAGONETIK SORTU, KOPON

TIRA GEU GARA, ETA HOR KONPON

 

Hitzak: Jon Sarasua

Musika: Riccardo Tesi